Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Iñigo Martinez Peña, eguerdian, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Filosofia irakasle eta dibulgatzaileak 'Mandamentu hipermodernoak' liburua aurkeztuko du.

1:36
Iñigo Martinez Peña

Gaur, "Arte[faktua]" saioan, Iñigo Martinez Peña izango da aste honetako elkarrizketatu nagusia. Filosofia irakaslea da Lauro ikastolan, eta dibulgatzailea irrati zein aldizkarietan. Mandamentu hipermodernoak (Elkar) entseguan, Martinez Peñak bizi dugun garaiari berezkoak zaizkion 19 agindu sailkatu eta haien inguruan eraikitako gogoeta jorratu du, tonu kritikoan. Saiakeran aipatzen diren exijentzia horiek, zutabetzat, positibismoa eta teknologia izango dituzte, besteak beste.

Itsaslore Yarza gonbidatu du Martinez Peñak elkarrizketaren hondarrera, adiskide diren aldetik, Agora taldearen kide ere badirelako. Filosofian lizentziaduna, Yarza Beasaingo institutuan filosofia irakaslea da, alde batetik. Bestetik, Jakin aldizkariarekin batera argitaratutako Filosofiatik ezabatutako emakumeak monografikoan hitzaurrea idatziz parte hartu du.

Bestalde, Nerea Alias kazetari eta aurkezlearen ingurura hurbilduko dira, bere Apalategian gordetzen dituen liburu eta kontuen inguruan gehiago jakiteko asmoz.

Maite Garcia irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako gomendioa. Horretarako, Barry Eaton egilearen Sin palabras. Guía para entrenar a perros sordos (Dogalia) liburua aukeratuko du.

Emankizunaren amaiera gisa, Euskal Idazleen Elkarteak egindako Zipriztinak bideo sortaren aleetako bat eskainiko du saioak, Egoitz Zelaia idazle eta bertsolari lapurtarrari buruzkoa, hain zuzen ere.

"Arte[faktua]" gaur izango da ikusgai, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.