Azpimarra
23:10ean
Joseba Egibarri elkarrizketa, astearteko 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EITB
EAJko bozeramalea Legebiltzarrean, egun-eguneko gai politikoez arituko da Maddalen Iriarterekin.
Astearte honetan, Maddalen Iriartek Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea eta EAJko bozeramalea Legebiltzarrean, elkarrizketatuko du "Azpimarra+" albistegi berezian. Berarekin, egun-eguneko gai politikoak aztertuko ditu, eta besteak beste, Estrasburgok Parot Doktrinaren inguruan hartutako erabakia, eta horren aurrean, instituzio ezberdinek izan duten erreakzioaz hitz egingo dute. Horrez gain, ETAren indarkeriaren amaieraren bigarren urteurrenean, bake prozesuan eman beharreko aurrerapausoez ere mintzatuko dira.
Bestalde, Pilar Kaltzada, Elena Laka eta Denis Itxaso kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira, eta elkarrizketan jorratu diren gai nagusiak aztertuko dituzte. Amaitzeko, eta astero bezala, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek, ekonomiaren egoeraz hausnarketa egingo dute.
"Azpimarra+" astearte honetan emango da 23:10etik aurrera ETB1en.