Azpimarra
23:10ean
Abiadura handiko trena hizpide, astearteko 'Azpimarra+' albistegian
A.H.
EITB
Maddalen Iriartek Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua elkarrizketatuko du.
Astearte honetako 'Azpimarra+' albistegiak abiadura handiko trenaren inguruko berriak eta sortu diren polemika eta arazoak aztertuko ditu. Horretarako, Maddalen Iriartek Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua elkarrizketatuko du gaiaren inguruan. Gainera, Dani Maeztu eta Pello Olagarai kolaboratzaileek AHTaren proiektuaren gaineko euren ikuspuntua emango dute solasaldi mahaiaren inguruan.
Halaber, astero bezala, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek asteko albiste ekonomikoak aztertuko dituzte.
'Azpimarra+' astearte honetan emitituko da, 23:10etik aurrera, ETB1en.