Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

Elkarrizketa

Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea, "Azpimarra+" saioan

A.H.

EITB

Maddalen Iriartek, gainera, Elena Laka Euskaltzaleen Topagunearen presidentea elkarrizketatuko du. Gaur, 23:15ean, ETB1en.

Maddalen Iriartek bi gonbidatu izango ditu gaurko "Azpimarra+" albistegi berezian. Hasteko, Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorearekin izango da solasean, eta, ondoren, Elena Laka Euskaltzaleen Topagunearen presidentea elkarrizketatuko du.

Horrez gain, Lourdes Idoiaga, Ainhoa Larrañaga eta Felix Arrieta kolaboratzaileak solasaldi mahaiaren inguruan bilduko dira egun-eguneko gaiak aztertzeko.

Amaitzeko, Adrian Zelaiak eta Joseba Barandiaranek egoera ekonomikoaren gaineko hausnarketa egingo dute.

"Azpimarra+" gaur emitituko da 23:15etik aurrera ETB1en.