Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

23:10ean

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria, gaurko 'Azpimarra +'n

A.H.

EITB

Maddalen Iriartek Garbiñe Petriati elkarrizketatuko du, aurkeztu berri duten azken txostenaren harira.

  • Maddalen Iriarte

    Maddalen Iriarte

Maddalen Iriartek Garbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria elkarrizketatuko du gaur ETB1eko 'Azpimarra +' albistegi berezian. Hizkuntza eskubideen egoerari  buruzko 2013ko txostena aurkeztu berri du Behatokiak, eta horixe izango dute aztergai.

Horrez gain, Ainhoa Larrañaga, Eguzki Urteaga eta Mikel Irizar kolaboratzaileak egun eguneko gaien inguruan arituko dira solasean, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek egoera ekonomikoaren gaineko analisia egingo dute.

'Azpimarra +' gaur gauean emitituko da 23:10etik aurrera ETB1en.