Azpimarra
23:15ean
Jonan Fernandezekin elkarrizketa, gaur gauean, 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EITB
Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkariak Maddalen Iriarteren galderei erantzungo dizkie.
Gaur gauean, Maddalen Iriartek Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkaria elkarrizketatuko du 'Azpimarra+' albistegi berezian. Bake-prozesua hizpide hartuta, ETAren desarmeaz, biktimen aitortzaz eta presoen gizarteratzearen inguruan arituko da, besteak beste.
Horrez gain, Mikel Irizar, Zelai Nikolas eta Jose Luis Lizundia kolaboratzaileek egun-eguneko gaien inguruko solasaldian parte hartuko dute, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek egoera ekonomikoaren gaineko azterketa egingo dute.
'Azpimarra+' gaur gauean izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB1en.