Azpimarra
23:15ean
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia, gaurko 'Azpimarra +' saioan
A.H.
EITB
Egun-eguneko gai politiko eta sozialak aztertuko ditu Maddalen Iriarterekin.
Gaur gauean, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Maddalen Iriartek, 'Azpimarra +' albistegi berezian. Horrez gain, Zigor Urkiaga, Mikel Izagirre eta Jule Goikoetxea kolaboratzaileek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldi mahaiaren inguruan. Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek, bere aldetik, egoera ekonomikoaren gaineko analisia egingo dute.
'Azpimarra +' gaur izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB1en.
>