Azpimarra
23:15ean
Sare elkarteko Teresa Todarekin, gaurko 'Azpimarra+' saioan
A.H.
EITB
Presoen egoeraz eta Sare plataformaren lanaz arituko da kazetaria.
-
Teresa Toda. Argazkia: EiTB
Gaur, Maddalen Iriartek Teresa Toda kazetaria elkarrizketatuko du 'Azpimarra+' albistegian. Presoen egoeraz eta Sare plataformaren lanaz arituko dira solasean. Horrez gain, Xabier Barandiaran, Zelai Nikolas eta Eguzki Urteaga kolaboratzaileek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan. Adrian Zelaiak eta Joseba Barandiaranek, bere aldetik, egoera ekonomikoaren gaineko hausnarketa egingo dute.
'Azpimarra+'gaur gauean izango da ikusgai, 23:15etik aurrera, ETB1en.
strong>