Azpimarra
Gaur, 23:15ean
Podemos alderdiko bi ordezkarirekin elkarrizketa, 'Azpimarra+' saioan
A.A.
EiTB
Maddalen Iriartek Roberto Uriarte hartuko du platoan eta Laura Perez Iruñetik arituko da.
Podemos alderdiak politikagintzara ekarri duen egiteko modu berria eta euskal mapa politikoan izan dezakeen eragina aztertuko du gaur gauean Maddalen Iriartek 'Azpimarra+' saioan. Roberto Uriarte Podemosen Euskadiko idazkari nagusia (platoan) eta Laura Perez Nafarroako idazkari nagusia (Iruñetik) izango ditu gonbidatu programan. Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan Podemos nola ari den antolatzen eta hauteskundeetarako finkatu dituzten egitasmo eta erronken inguruan arituko dira hizketan.
Elkarrizketan esandakoei eta aktualitateak dakartzan beste gaiei azpimarra egiteko, Amagoia Iban, Ainhoa Larrañaga eta Felix Arrieta bilduko dira solas-mahaira. Adrian Zelaiak, berriz, asteko ekonomia hausnarketa egingo du.
'Azpimarra+' 23:15ean izango da ikusgai, ETB1en.
>