Azpimarra
23:15ean
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatua, gaur gauean, 'Azpimarra+'n
A.E.
EiTB
Solaserako mahaiaren inguruan, Xabier Barandiaran, Mikel Izagirre eta Gaizka Aranguren izango dira.
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuari elkarrizketa egingo dio Maddalen Iriartek 'Azpimarra+' saioan, gaur gauean, 23:15ean. Besteak beste, iruzur fiskalari aurre egiteko beharraz, gastu sozialari lehentasuna emateaz eta aberastasunaren gaineko zergaz mintzatuko dira.
Solaserako mahaiaren inguruan, berriz, Xabier Barandiaran, Mikel Izagirre eta Gaizka Aranguren eseriko dira. Horrez gain, Adrian Zelaia ekonomialariak asteroko hausnarketa utziko du gaueko 'Azpimarra+'n.
'Azpimarra+'n.