Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

23:05, ETB1en eta eitb.eus-en

Imanol Murua kazetariari elkarrizketa, gaur, 'Azpimarra+' saioan

A.A. | EiTB

Guillermo Ormazabal Gironako Unibertsitateko irakaslearekin ere hitz egingo du Maddalen Iriartek.

Imanol Murua idazle eta kazetaria hartuko du platoan Maddalen Iriartek gaur gauean 'Azpimarra+' saioan. Besteak beste, abenduan argitara eman zuen Ekarri armak liburuaz galdetuko dio.

Bestalde, Kataluniako azken orduaz mintzatzeko, Bartzelonarekin bat egingo dute Guillermo Ormazabal Gironako Unibertsitateko irakaslearekin hitz egiteko.

Elkarrizketa batean zein bestean esandakoei azpimara egiteko, Felix Arrieta, Eguzki Urteaga eta Larraitz Ugarte solaskideak etorriko dira, baita Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomian adituak ere.

'Azpimarra+' saioa 23:05ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.