Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

22:45ean

Aitzol eta Dánae izango dira aurrez aurre, gaur gauean, 'BaGo!az'en

EiTB

Miren Arrieta 'Go!azen'eko aktorea izango da aste honetako coach gonbidatu berezia.

  • Aitzol eta Danae 'BaGo!az' saioko lehiakideak

    Aitzol eta Danae 'BaGo!az' saioko lehiakideak. Argazkia: EiTB

'BaGo!az' saioaren gaurko atala Aitzol eta Danaeren arteko dueluarekin hasiko da. Nahiz eta Aitzol Barbarias programako beteranoetako bat izan, aurreko astean boto gutxien jaso zituen lehiakidea izan zen. Aurrez aurre, Dánae Riaño ollokien arteko gazteena izango du. Irundarrak jazza maite du eta gitarra garaikidea ikasi nahi du kontserbatorioan.

Behin duelua argituta, Eider eta Maria Amolategik abiatuko dituzte emanaldiak Texas taldearen 'I don’t want a lover' 90eko hamarkadako abesti arrakastatsuarekin. Ondoren, Jokin eta Alex Sardui Zuccheroren azalean sartuko dira 'Baila' abesteko. Jokinen karakterizazioak atentzioa emango du, artista italiarraren antz handia izango baitu. Jarraian, Xabier Saldiasek eta Andreak Mikel Urdangarinen 'Zubia' abestuko dute, Andoni Ollokiegi gitarrarekin lagun dutela. Rock-and-roll erritmoekin showa muntatuko dute gero Alkainek eta Ikerrek, Jerry Lee Lewis imitatuz 'Great Ball of fire' kantatu eta dantzatzeko.

Dueluaren irabazleak 'The Scientist' abestuko du ondorengo emanaldian Iker Villarekin. Ylenia Bagliettok eta Sandrak pertsonaia oso ezagun bat hezurmamituko dute, Amy Winehouse, 'Back to black' ospetsua interpretatzeko. Bukatzeko, coach gonbidatuak, Miren Arrietak Esne Beltza taldearen 'Argitzeraino' abestu eta dantzatuko du Aintzanerekin.

Emanaldiak bukatzen direnean, Andoni Ollikegik eta bere ollokiek Gatiburen 'Zoramena' abestuko dute. Bi olloki besterik ez zaio geratzen Andoniri, eta bietako bat aukeratu beharko du datorren asteko duelurako.

'BaGo!az' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en.