cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Ainara Gotxi Alava
Ainara

FABORITOA

Adina:34 urte
Lanbidea: Harakina
Lekua:Olabezar
Ainara Gotxi Alava

"Arazo handien aurrean konponbide azkarrak"

34 urteko arabarra betidanik bizi izan da gurasoekin baserrian. Ainarak erdi mailako nekazaritzako modulua ikasi zuen, eta egun harakina da. Horrez gainera, nola ez, baserrian lan egiten du. Baserriko animaliekin lanean aritzea izugarri gustatzen zaio. Modu tradizionalean, guraizeekin, ardiei ilea mozten aditua da.  Pentsa, bi ordutan, eskuz, bederatzi ardiri ilea mozteko gai da.

Bestalde, artista ezagunen (Rihana, Shakira, Enrique Iglesias…) kontzertuak ikustera joatea gogoko du.

Presaka dabil beti, oso persona aktiboa baita. Langilea, umoretsua eta "autentika" da bere esanetan; "ez  dago ni bezalakorik" dio. Ez da hau Ainararen lehendabiziko esperientzia telebista saio batean. 2016an "El Conquistador del Fin del Mundo"n hartu zuen parte, lehiaketaren 12. edizioan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:36

Ainara Gotxi, animaliaz inguratuta bizi den baserritar olabezartarra

Ainara Gotxik 34 urte ditu eta baserritar olabezartarra da. Hainbat animaliaz inguratuta bizi da baserrian: behiak, txerriak... Bengoetxeatarren taldean izango da, eta Aintzane Etxebarria kaletar amurrioarra izango du bikote.