cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Aintzane Etxebarria Urrutia
Aintzane

FABORITOA

Adina:33 urte
Lanbidea: Administratzailea
Lekua:Amurrio
Aintzane Etxebarria Urrutia

"Mutilei kaña ematera nator"

Aintzane Etxebarria kaletarra Zegaman bizi den arren, jaiotzez Amurriokoa da. Psikologia ikasketak hasi zituen, eta egun, administratzaile lanak egiten ditu garraio enpresa batean.

Kirola egitea asko gustatzen zaio. Atletismoan ibili zen, eta Euskadiko eta Espainiako txapelduna izan da hainbatetan 3000 metro oztopotan eta krosean.  Argazkilaritza, mozorrotzea eta irakurtzea ere gustuko ditu, eta parrandazalea da.

Oso lehiakorra da, eta "ero" xamarra. Ez da oso kariñosa eta ez zaio gehiegi gustatzen bere "espazioa" errespetatzen ez dituzten pertsonak. Usaimena oso garatuta omen du. Zomorroei, baserriko animalia handiei eta oilarrei beldurra die.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:36

Aintzane Etxebarria, gizonezkoei egurra ematera datorren kaletar amurrioarra

Aintzane Etxebarriak 33 urte ditu eta kaletar amurrioarra da, baina Zegaman bizi da. Animalia handiei beldurra die, eta lehiaketan bikote bezala emakume bat nahi du, gizonezkoei egurra emateko. Bengoetxeatarren taldean izango da, eta Ainara Gotxi baserritar olabezartarra izango du bikote.