cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Maitane Uribe Gardoki
Maitane

FABORITOA

Adina:25 urte
Lekua:Aramaio
Maitane Uribe Gardoki

"Nire zaletasunik handiena selfiak ateratzea da"

Maitane Uribe Gardoki kaletarra Aramaiokoa da jaiotzez, baina Donostian bizi da; "Baserrian jaiotako kalekumea". Familiako ardi beltza dela dio, izan ere, baserritarren familia batean hazi zen, baina berari hiriko bizitza gustatzen zaio.

Maitanek psikologia ikasketak ditu. Horretaz gain, dantzaria, zerbitzaria eta modeloa da. Bere irudiari garrantzia handia ematen dio. Hala, modarekin eta irudiarekin zerikusia duen guztia gustatzen zaio. Instagrameko kontsumitzaile sutsua da, eta selfiak ateratzea da bere zaletasunik handienetako bat.  Parrandazale amorratua, fitness mundua ere gustuko du. Eta dantzatzea ere asko gustatzen zaio, twerkinga esaterako.

"Kañera" eta burugogorra da; izaera handiko neska bai, baina oso atsegina. Jende berria ezagutzea gustatzen zaio. "Animalistatzat" du bere burua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:28

Maitane Uribe, twerkinga eta selfieak ateratzea zaletasun dituen kaletar aramaioarra

Maitane Uribek 25 urte ditu eta kaletar aramaioarra da. Psikologia ikasi du, eta aitortzen du ez dagoela bere jenio txarra sendatuko duen terapiarik. Bere zaletasunetako bat twerkinga praktikatzea da, baina zaletasun handiena selfieak ateratzea da. Bengoetxeatarren taldean izango da, eta Amaia Barandiaran baserritar andoaindarra izango du bikote.