cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Xabier Orbegozo Garmendia
Xabi

FABORITOA

Adina:21 urte
Lanbidea: Kaletarra
Lekua:Ordizia
Xabier Orbegozo Garmendia

"Familiako kalekumea"

Xabier Orbegozo kaletarrak 21 urte ditu eta ordiziarra da. Gizarte eta kirol animazio goi-mailako eta dietetika goi-mailako ikasketak ditu, eta entrenatzaile pertsonala da. Sorosle lanetan ere aritzen da.

Asko zaintzen ditu osasuna eta gorputza. Gimnasiora joatea eta entrenatzea oso gustuko ditu, eta "frikitzat" du bere burua. Izan ere, Xabierrek kulturismoa praktikatzen du.

Familiako kide batzuk baserritarrak dira eta "kalekume" hutsa dela esaten diote, eta hortaz, sorpresa eman nahi die saio honetan. Saltseroa, irekia, bromazalea, kamarazalea eta lehiakorra da. Horretaz gain, garbitasunarekin eta ordenarekin maniatiko xamarra da.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:09

Xabier Orbegozo, kulturismoa pasio duen kaletar ordiziarra

Xabier Orbegozok 20 urte ditu eta kaletar ordiziarra da. Bere bizitzako pasioa kulturismoa da, soroslea da eta gozoa eta batere harroa ez dela dio. Ez du inoiz baserrian lan egin, baina indar guztia jarriko du. Bengoetxeatarren taldean izango da eta Amalur Arbelaitz kaletar ordiziarra izango du bikote.