cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Juan Felipe  Saharrea
Xegone

FABORITOA

Adina:53 urte
Lanbidea: Baserritarra
Lekua:Ziga
Juan Felipe Saharrea

 "Gauza gutxi behar ditut zoriotsua izateko: aizkora, mendia eta gaueroko pintxoa lagunekin"

Xegone izena bera bizi den baserriaren izena da eta hortik datorkio ezizena.  Ez da hau Juan Felipe Saharrearen lehendabiziko esperientzia telebista saio batean. 2011an "El Conquistador del Fin del Mundo"n hartu zuen parte eta publikoaren saria eskuratu zuen Zigakoak.

Egun, piszifaktoria baten egiten du lan. Hala ere, baso-gizona izan da 18 urte zituenetik. Baserriko eta basoko lan guztietan oso ondo moldatzen da.  Bere afiziorik handienak aizkora eta mendia dira. Herri kirolak eta pilota ere gustatzen zaizkio, eta bertsozalea da.

Umoretsua, saltseroa, indartsua eta bihurria da, baina baita oso burugogorra eta perfekzionista ere. Aginduak ematea gustatzen zaio, eta, kasu egiten ez badiote, asko haserretzen da. Pertsona alperrak, kexatiak eta maniatikoak ez zaizkio batere gustatzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:52

Felipe Saharrea, Xegone, animaliak zaletasun dituen Zigako baserritarra

Juan Felipe Saharrea Xegonek 53 urte ditu eta baserritar zigatarra da. Bere zaletasuna animaliak dira, eta baserria bere bizitza da txikitatik. Bengoetxeatarren taldean izango da, eta Natalia Perez kaletar donostiarra izango du bikote.