cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Luis Ibarguren
Luis

FABORITOA

Adina:58 urte
Lanbidea: Baserritarra
Lekua:Legazpi
Luis Ibarguren

"Aginduak ematen ohituta nago, jasotzen…"

Legazpiko Lakiola baserrian jaio eta bizi da 58 urteko legazpiarra. Luisek teknologiarik gabeko baserritar modernotzat du bere burua. Egun, mantentze-lan orokorraz arduratzen da bere herriko enpresa batean.

Abeltzaintza asko gustatzen zaio, batez ere, behiak. Aizkoran eta pilotan aritzea gustuko du. Herri kirolak ere atsegin ditu (Legazpin bertan talde bat dute) eta apustuzale amorratua da. Bidaiatzea, mendira joatea, korrika egitea eta mus karta-jokoan jokatzea ere aipa ditzakegu bere zaletasunen artean.

Aginduak ematen trebea da Luis, eta galtzea ez du batere gustuko, baina era berean, haserretzea kostatzen zaio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:43

Luis Ibarguren, aginduak ematera ohituta dagoen baserritar legazpiarra

Luis Ibargurenek 58 urte ditu eta baserritar legazpiarra da. Aginduak ematera ohituta dago, baina jasotzera ez hainbeste... Goienetxeatarren taldean izango da, eta Ainhoa Azkue kaletar oreretarra izango du bikote.