cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Joxe Etxezarreta Oyarzabal
Joxe

FABORITOA

Adina:33 urte
Lanbidea: Baserritarra
Lekua:Segura
Joxe Etxezarreta Oyarzabal

"Baserririk gabeko baserritarra naiz"

Baserria izatea gustatuko litzaioke Joxeri. 33 urteko segurarrak erdi mailako mekanizazio modulu bat du. Idiazabalgo enpresa batean egiten du lan, eta eguneko gainerako orduak artzain lanetan ematen ditu. Txikitatik artzaina izan nahi zuen, baina egoera ekonomikoagatik lanean hasi behar izan zuen. Hala ere, artalde handi xamarra du anaiarekin batera.  Familiako laugarren artzain-belaunaldia dira biak.

Denbora duenean, mendian korrika egiten du Joxek. Lau aldiz egin du Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Apustuak egitea ere gustuko du, lasterketa apustuak gehienbat. Trikitixa eta Arrate irratia entzutea ere asko gustatzen zaio.

Borondate handiko mutila, jenio bizia du eta oso lehiakorra da. Berea egin arte ez da geldirik egoten den horietakoa. Oso zorrotza da bere buruarekin. Bizitza oso tradizionala jarraitzen duela dio, artzainen bizitza besterik ez du ezagutzen, eta inoiz ez da oporretan egon.  

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:23

Joxe Etxezarreta, agintzea gustuko duen baserritar segurarra

Joxe Etxezarretak 33 urte ditu eta baserritar segurarra da. 12 urte zituela hil zitzaion aita, eta ordutik ardiekin gogor lanean dihardu. 500 buruko artaldea du, eta ardi guztiak ezagutzen ditu. Agintzea gustatzen zaio, eta bere bikoteak baserri mundua ezagutzea eta bere aginduak ondo eramatea espero du. Sekulako jenio txarra du, eta hortaz harro dago. Goienetxeatarren taldean izango da, eta Iratxe Lazcoz kaletar gasteiztarra izango du bikote.