cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Bidane Madariaga
Bidane
Adina:23 urte
Lanbidea: Sunbillako Ostatuko langilea
Lekua:Sunbilla
Bidane Madariaga

"Duela urte bat ia bizia galdu nuen istripu batean eta bizitza bizitzeko dagoela ikasi nuen, ez ikasi eta lanerako bakarrik."

Bidanek betidanik izan du baserri munduarekin lotura estua. Aita eta ama, biak, baserritarrak dira. Bere mutil-laguna, elgoibartarra, baserritar peto-petoa da. Aitaginarreba idi probetan eta ardien lehiaketetan aritzen da. Eta bera ederki asko moldatzen da baserriko animaliekin. Gustuko ditu simaur usaina, baratza, eta txerriei, ahuntzei, ardiei, oiloei … jaten ematea. Hori bai, behien atzetik ibiltzeari errespetua dio, ostikoren bat edo beste jaso duelako. Egun, aitona-amonen baserrira eta bikotekidearen etxera joaten da baserriko lanetan laguntzera. 

Pertsona autonomoa da. Txikitatik du barneratuta gauzak bere kabuz lortu behar dituela. Hala, 16 urterekin hasi zen lanean ostalaritzan. Erizaintzako laguntzaile ikasketak egin zituen, erdi mailako gradua, eta Elizondoko psikiatrikoan aritu zen bi urtez. Orain, Sunbillako ostatuan dihardu lanean. 

Pertsona positiboa da, pixka bat burugogorra, eta gertukoa. Ezin ditu jasan injustiziak, eta gauzak aurpegira esaten ditu, baina errespetuz, beti ere. 

Tradizionala dela aitortzen du, baina hori bai, feminista. Bere etxean betidanik agindu dute gizonezkoek; "emakume baserritarrak nire familian diskriminatuak egon dira, emakumeak izateagatik bakarrik". Eta helburu batekin doa "Baserria" saiora, emakumezkoak baserrian beharrezkoak direla aldarrikatzera, hain justu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:46

Bidane Madariaga sunbildarra, XXI. mendeko baserritar emakume feminista

Bidane Madariagak 23 urte ditu, Sunbillakoa da eta horrela definitzen du bere burua: XXI. mendeko baserritar emakume feminista. Bere bikoteak fundamentu handia izatea eta emakumea izatea nahi du. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Camilo lesakarra izango du bikote.