cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Edurne Arribillaga
Edurne
Adina:43 urte
Lanbidea: Lorazaina
Lekua:Madoz
Edurne Arribillaga

"Ni gimnasiora joaten naiz gimnasiora joan gabe. Baserria da nire gimnasio propioa"

Edurne Arribillaga baserrian jaio, hazi eta bizi da. 25 urte eman zituen baserriko lanetik bizitzen, gehienbat behiekin (bere animaliarik gustukoena). Baina baserritik bizitzea zaila zenez, Lekunberriko Udalerako oposaketak egin zituen, eta egun, bertako lorazaina da.

Jaio zen baserriko zati bat eraberritu eta han bizi da senarrarekin eta hiru seme-alabekin batera. Baserriko lanak arratsaldero egiten ditu. Orokorrean, lan guztiak gustatzen zaizkio, baina agian gogokoenak traktorearekin aritzea eta makineria erabiltzea dira.

Pertsona lasaia da, baina jenioa ateratzen du atera behar denean. Eta egoskorra da oso, beti arrazoia duela uste baitu, eta eztabaidetan bereari eutsiko dio. Aginduak ematea gustatzen zaio, baina ez du jasotzeko arazorik. Eta ez ditu gustuko ez hotza ezta uretan sartzea ere.

Bestalde, ez du inoiz kirolik egin, baina baserriari esker "muskulu handia eta fibra daukat", dio Edurnek. Lehiakorra da, eta lehian, ez dago lagunik. Saioa irabaztera doa hain zuzen, eta baserriko lana nolakoa den erakustera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:57

Edurne Arribillaga, bikote langilea eta pazientziaduna nahi duen Madotzeko baserritarra

Edurne Arribillagak 43 urte ditu eta madoztara, nafarra da. Bere bikote ideala langilea izan behar da eta pazientzia eduki behar du. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Goiko arrasatearra izango du bikote.