cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Ainhize Azpiazu
Ainhize
Adina:24 urte
Lanbidea: Gimnasia erritmikoko irakaslea
Lekua:Azkoitia
Ainhize Azpiazu

"Berdin zait jendeak niregatik zer pentsatzen duen. Hitz egin dezatela. Horrek bizirik nagoela esan nahi du."

Kirola oso garrantzitsua da azkoitiar gazte honentzat. Astean 7 edo 8 entrenamendu egiten ditu; gimnasia erritmikoa, gutxienez, hiru alditan eta fitness beste lau alditan. Bere iritzian, ezingo luke zoriontsu izan fitnessik gabe: "begiak ireki dizkit".

Lehiaketan %100 emango duenaren uste osoa dauka Ainhizek. "Amore eman baino lehenago mareatu" egingo omen da. Gainera, lidergoa hartzen duen horietako da izaeraz. Ez da kikiltzen eta aurpegia emateko arazorik ez du izaten. Hori bai, estrategia garbiak nahiago ditu: joko zikina eta jende faltsua ez ditu batere gustuko.

Bere mutila, Iñigo Lasa, ere "Baserria"n lehiakide izango dugu edizio honetan. Biak kaletarrak izanda, ez dituzte bikote gisa jarriko; baina, hala balitz, ekipo ona egingo luketela uste du. Saio honetan parte hartuta, harremana indartu egingo dela uste du Ainhizek. Hala ere, argi dauka Negutegian beste inori baino errazago esango dizkiola Iñigori esan beharrekoak, "konfiantza dagoelako".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:01

Ainhize Azpiazu, bikote bezala fundamentuzko gizona nahi duen Azkoitiko kaletar fitness zalea

Ainhize Azpiazuk 24 urte ditu eta Azkoitikoa da. Super naturala eta oso gardena omen da, eta fitness zalea da. Bikote bezala baserritar peto-petoa nahi du eta, ahal baldin bada, fundamentuzko gizona. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Petatu Arribeko baserritar modeloa izango du bikote.