cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Andrea Puente López
Andrea
Adina:21 urte
Lanbidea: Animazio soziokulturala eta turistikoa ikasten
Lekua:Igorre
Andrea Puente López

"Ez dut jasaten niri aginduak ematea"

Bizipozez betetako neska da Igorreko Andrea. Umore onez egoten omen da ia beti eta ingurukoek barre asko egiten omen dute berarekin. Gainera, "salseoa" atsegin duela eta lagunak egiteko erraztasuna daukala esaten du.

Hori bai, norbait aginduak ematen hasten bazaio, kito! Hor amaitzen da umore ona. Errespetuz eskatuz gero, edozertarako prest egoten dela dio; "baita korrika egiteko ere". Baina norbait aginduak ematen hasten bazaio edo oihu egiten badio, ziurrenik liskarra izango dutela aitortzen du.

Andrea ez da oso kirolaria. "Oso alferra naiz eta gorroto dut korrika egitea". Baina zumba egin izan du eta irakasle gisa ere aritu izan da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:02

Andrea Puente, Igorreko kaletar Zumbazalea

Andrea Puente Lopezek 21 urte ditu, Igorrekoa da eta guztiz kaletarra dela aitortu du. Zumba dantza egitea gustatzen zaio, eta bere bikoteari erakutsiko omen dio. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Jokin donostiarra izango du bikote.