cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Eneko Elexpuru
Eneko
Adina:37 urte
Lanbidea: Turismo-gidaria
Lekua:Bilbo
Eneko Elexpuru

"Lagunak egiten baditut ondo, baina ez noa lagunak egitera"

Kaletar peto-petoa da Eneko, baina baserritarrei egurra emateko asmoz dator "Baserria" saiora. "Kaletarra, txikerra eta argala izanda, zer egin daiteke baserritarrei egurra emateko? Horretarako prest nago ni".

Aurreko denboraldian bizkaiera gutxi entzun zelako aurkeztu du bere burua. Bizkaitarren presentzia bermatu nahi duen arren, bere helburu nagusia lehiaketa irabaztea da.

Ohiko bizimoduan ez du batere kirolik egiten. Hala ere, oso lehiakorra da eta finalera iritsi nahi du bai ala bai. Horretarako, edozertarako gai da.

Lehen begiratuan gizon serioaren itxura du Enekok, baina ba omen daki inguruan dituenei irribarrea ateratzen. "Lanean bakarrizketak egin behar nituzkeela esaten didate". Hala ere, onartzen du, eztabaidan hasten denean, "oso oilar" jartzen dela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:56

Eneko Elexpuru, inoiz kirolik egin ez duen bilbotar peto-petoa

Eneko Elexpuru kaletarrak 37 urte ditu eta bilbotar peto-petoa da. Inoiz ez du baserriko lanik ezta kirolik egin. "Baserria" txikerren erresuma izango dela dio. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Unai irundarra izango du bikote.