cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Markel Goikolea
Goiko
Adina:35 urte
Lanbidea: Arma fabrikako langilea, dj-a eta tabernaria
Lekua:Arrasate
Markel Goikolea

"Nire txakurra nire maitea da. Leku guztietara joaten da nirekin, baita "Baserria"ra ere!"

Geldirik egon ezin duen pertsona mugitu eta urduria da Markel. Ongien egiten dakiena, ordea, jendea animatzea da. Edozein lekutan festa jartzeko gai dela dio: "Horretarako asko balio dut".

Bere burua asko zaintzen du: solariumera joaten da, aurpegi eta gorputzeko azala zaintzeko maskarak eta kremak erabiltzen ditu, oso sarri joaten da ile-apaindegira.

Azken aldian, gainera, kirola egiten hasi da. Fisikoki mesede handia egiten diola onartzen du. Lehen argalegi omen zegoen eta, pisu pixka bat hartuta, hobeto sentitzen da.

Bestetik, oso animalien zalea da. Txakurtxo bat dauka eta asko maite du. Leku guztietara eramaten du berarekin. Solariumean ere sartzen du! Beraz, oraingoan ezin zuen etxean utzi. Txakurra hartuta joango da "Baserria" saiora.

Horrez gainera, bi txerri eta saguak ere izan ditu etxean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:57

Markel Goikolea ''Goiko'' Arrasateko kaletarra, jai guztietako protagonista

Markel Goikolea "Goiko"k 35 urte ditu, Arrasatekoa da eta jai guztietako protagonista da. DJ Goikori itxura zaintzea asko gustatzen zaio; astean behin joaten da ile-apaindegira. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Madotzeko Edurne izango du bikote.