cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Lucia Garmendia
Lucia
Adina:19 urte
Lanbidea: Psikologiako ikaslea
Lekua:Donostia
Lucia Garmendia

"Beti izan naiz lider xamarra, besteengan eragina izaten dut"

Aitzakia guztiak etxean utzi eta gogor lan egiteko prest sartuko da Lucia donostiarra "Baserria" lehiaketara. Onartzen du oso kaletarra dela eta bizitza oso erosoa dela berea, baina nora doan badakiela dio eta dena emateko prest dago.

Gehien kostako zaiona mugikorrik gabe egun horiek igarotzea izango da: "Egunean 10 ordu pasatzen ditut mugikorrari begira!"

Horrez gainera, oso lehiakorra dela aitortzen du. Bere ustetan, galtzeak esan nahi du ez duela bere esku zegoen guztia egin.

Ezagunek esaten diote bigarren edizioko Natalia izango dela. Aitortzen du oso oldarkorra izan daitekeela, baina errespetuz jokatzea gustatzen zaiola dio. Hala ere, neska gardena denez, badaki eztabaidaren bat izango duela eta negarrez amai dezakeela.

Lagun berriak egitea erraza izan ohi da Luciarentzat. Saio honetan ere "lagunak egiteko edo bikotea aurkitzeko prest" izango da. Mutil altuak, beltzaranak eta gorputz polita daukatenak ditu gustuko.

Pertsona handiusteak, berriz, ezin ditu jasan.


 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:03

Lucia Garmendia, bera baino kalekumeagorik ezagutzen ez duen donostiarra

Lucia Garmendiak 19 urte ditu eta donostiar kaletarra da. Ez du bera baino kalekumeagorik ezagutzen, eta ez du bere bizitzan baserririk zapaldu. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Urki Alegiako baserritarra izango du bikote.