cerrar buscador

Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Telmo Idigoras
Telmo
Adina:31 urte
Lanbidea: Sukaldaria
Lekua:Zumaia/Orio
Telmo Idigoras

"Liderra izatea gustatzen zait, baina pasatu gabe. Gauzak argi esan behar badira ez naiz ezkutatzen"

Saltxeroa eta genio bizikoa da Orion bizi den zumaiarra. Dagoen lekuan dagoela giro ona jartzen omen du, dantzan, abesten eta txorakeriak egiten jarduten da. Haserretzen denean, ordea, pronto txarra duela dio, baina berehala pasatzen omen zaio: "haserretu eta bost minutura runba bat abesteko kapaza naiz". 

Lagunak egiteko arazorik ez duen gaztetzat du bere burua Telmok, etsaiak ere berehala egiten omen ditu. "Baserria" saiora, ordea, ez doa lagunak egitera. Ikasteko baina batez ere irabazteko asmoarekin doa.

Liderra izatea gustatzen zaio eta oso lehiakorra da, ez daki galtzen.  Beste lehiakideei dagokienez, gorroto ditu zerbait egingo dutela esan eta gero hitza betetzen ez duten horiek eta lehiakide gogorra izango delakoan dago.

Bizitzako momentu zoriontsuenean dagoela dio, baina igel bat ikusteak sentimendu hori zapuztuko lioke, "izugarrizko izua" baitie.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:15

Telmo Idigoras kaletar zumaiarra, Betizu Taldetik baserrira!

Telmo Idigoras kaletarrak 31 urte ditu eta, Zumaiakoa den arren, Orion bizi da. Oso sentibera da, eta segituan hunkitzen omen da. Betizu Taldeko kidea izan zen haurra zela; "Lokaleko leihotik" da beraien kanta ezagunena. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Maider ordiziarra izango du bikote.