Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

21:30ean

"Baserria" izango dute hizpide, astearte eta ostegunetan, "Eztabaidan" saioan

EITB Media

Astero tarte berezia eskainiko dio Klaudio Landak "Baserria" saioari.

  • Klaudio Landa

    Klaudio Landa. Argazkia: EITB Media

"Eztabaidan" saioan, asteartero eta ostegunero tarte bat eskainiko diote oihartzun handia izaten ari den "Baserria" programari. Astearteetan, aurreko igandean kaleratutako bi lehiakideak izango dira platoan, euren testigantza eta baserrian izandako esperientziaren berri emateko.

Ostegunetan, berriz, hurrengo igandeko saioaren edukiak aurreratuko dituzte. Bestetik, eitb.eus atarian martxan jarriko duten lehiaketaren berri ere emango dute: erabiltzaileek saio bakoitzean baserritar onena eta kaletar onena nor den aukeratu ahalko dute. Ostegunero, beraz, azken atalaren kaletar eta baserritar onena nor izan den argitu eta ranking orokorra zertan den azalduko dute "Eztabaidan" saioan.

"Baserria" saioa igandero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en; "Eztabaidan", berriz, astelehenetik ostegunera, 21:30etik aurrera.