Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

''Baserria''

Gaur ezagutuko ditugu lehen denboraldiko kaletar eta baserritar onenak!

Bikote irabazleak 1.000 euro irabaziko ditu. "Azken Negutegia" saioan jarraitu ahal izango dugu, igandean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus webgunean.

  • "Baserria" saioaren webguneko Onenak atalaren irudia

    "Baserria" saioaren webguneko Onenak atalaren irudia. Argazkia: EITB Media

"Baserria" saioko lehen denboraldi honetako baserritarrik eta kaletarrik onenak aukeratzeko bozketa amaitu da dagoeneko. Zeintzuk dira gure ikusleen gogokoenak? Nortzuk merezi dute egindako lanaren aitortza?

Bada, igande honetan, lehiakide guztiak berriro elkartuko dira "Azken Negutegia" izeneko saioan, eta bertan, konpondu gabeko tentsioak eta korapiloak askatuko dituzte... ala ez. Hori ikusteko dago.

Eta esan bezala, baserritar eta kaletar gogokoenak ezagutuko ditugu. Gogoratu, bikote irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko duela, eta egunotan botoa ematen duten erabiltzaileen artean ere Kaiku Box bat zozkatuko dugula. Irabazlearen izena martxoaren 14ko saio berezian emango dugu jakitera.

Ez galdu "Azken Negutegia" saio berezia, gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus webgunean.