Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:00etan

Ezustekoz beteriko "Baserria: Azken Negutegia" saio berezia, gaur gauean, EITBn

EITB Media

Klaudio Landak gidatuko duen platoko debate berezi honetan, saiotik pasa diren lehiakide guztiak elkartuko dira, liskarrak konpondu eta azken korapiloak askatzeko asmoarekin.

0:28
'Baserria: azken negutegia' saio berezia

Pasa den asteko final handiaren ondoren, igande honetan, "Baserria, Azken Negutegia" izeneko debate-saio berezia izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera. Klaudio Landa aurkezleak gidatuta, realityan parte hartu duten lehiakideak aurrez aurre jarriko dira "Baserria"n bizi izan duten guztia gogoratzeko. 

Saioaren ikur nagusia izan den negutegiaren arima platora eramatea da helburua. Konpondu gabeko arazo eta liskar guztiak jarriko dira auzitan, eta eztabaida beroa izatea espero da. Izan ere, lehenengo aldiz elkartuko dira "Baserria"n elkarrekin bizi izan diren lehiakide guztiak.

Baserritar eta kaletar gogokoenak

Eztabaida eta ezustekoez gain, "Baserria: Azken Negutegia" saioan jakingo dugu ikus-entzuleentzat nortzuk diren denboraldiko baserritar eta kaletar onenak. Ikus-entzuleek  eitb.eus orrian emandako botoen arabera jakingo dugu gogokoenak nortzuk diren, eta boto gehien dituzten bi lehiakideek 1.000 euroko saria irabaziko dute.

"Baserritik Kalera" saio berezia, asteazkenean

Baserria saioko lehen edizioko protagonistak hobeto ezagutzeko, datorren asteazkenean "Baserritik Kalera" izeneko saio berezia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bertan, kontrako bidea eginez, baserritarrek bisita egingo diete kaletarrei. Bikote izan dituztenak agurtzeaz gain, umorez beteriko egoera xelebreak biziko dituzte protagonistek.

Denboraldi berrirako castinga martxan

Lehen denboraldiak izan duen harrera ona ikusita, "Baserria" saioaren bigarren edizioa martxan jartzeko lanak abian dira. Denboraldi berriaren grabazioa maiatzean hasiko da eta casting deialdi erraldoia egin du saioak.

Dagoeneko 300 lagunek eman dute izena saioan parte hartzeko; horretarako, bide ezberdinak erabil daitezke: 620 249 988 zenbakira WhatsApp mezu bat bidaltzea edo proiektuak@orioprodukzioak.eus helbidera mezu bat idaztea.