Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

Joareak hankaz gora jarri du lehiaketa eta egoera aztergai izango dute, gaur, "Baserria Zuzenean" saioan

EITB Media

Asierren estrategia horrek dena aldatu du. Nola hartuko dute urdinek Tania? Eta gorriek Nai? Egoera berria mintzagai izango dute aste honetan, Klaudio Landaren platoan.

0:27
Adituen erabaki polemikoa

Igandeko atalean joarea jo zuen Asierrek, eta estrategia horrek dena jarri du hankaz gora "Baserria" saioaren bigarren edizio honetan. Izan ere, auzolan proba irabazi ostean talde gorriko baserritarrek aukera zuten joarea jo, beste taldeko baserritar bati erronka bota eta euren artean bikotekideak trukatzeko. Hala egin zuen Asierrek, eta Izaskunen aurka sega apustua irabazi zuen. Nola hartuko dute urdinek Tania? Eta gorriek Nai?

Hori dena aztertuko dute gaur "Baserria Zuzenean" eztabaida saioan, Klaudio Landarekin, platoan. Irudi berriak ere ikusi ahal izango ditugu, igandean gertatu zena hobeto ulertu eta egoera berria aztertzeko.

Izan ere, Tania gaizki pasatzen ari da, nahiz eta Asierri onena opa dion. Gainera, talde gorrian denak ez daude ados Asierren erabakiarekin. Tentsioak hasiko al dira hemendik aurrera euren artean?

Talde urdinak lehen aldiz galdu du auzolan proba, eta horrek haserreak sortu ditzake. Guztiek ez dute porrota onartu eta orain arte zeukaten lasaitasuna desagertzen hasi da. Urki eta Camiloren arteko tirabirak, gainera, gero eta nabariagoak dira. 

Bestalde, Ion Areitio aditua "Baserria Zuzenean" saioaren platoan izango da, auzolan proban gertatutakoaz hitz egiteko eta behin betiko frogak azaltzeko. Ohiko kolaboratzaileak ere ez dira faltako: Hala, saioan izango dira Xabi, Amaia, Iratxe, Joxe eta Ibai lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez komunikatzailea; Josu Rodriguez DJa eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, bigarren denboraldi honetako lehiakideen senitarteko eta lagunak ere hartu dituzte; eta, horrez gain, Natalia iazko lehiakideak bere sekzioa ekarriko du platora aste honetan ere. Ez du inor epel utziko.

Ohi bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ere ikusi ahalko dira.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, 22:30ean, ETB1eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial