Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:30ean, ETB1en

'Erregeen eta erresumen jokoa', gaur, 'Baskoniako Historia bat'en

A.E.

EiTB

VIII. mendera garamatza aste honetako saioak, eta euskal lurraldean zeuden leinu ezberdinen arteko borrokak eta aliantzak izango ditu ardatz.

Gaur gauean, 'Baskoniako Historia Bat' dokumental sailak Erregeen eta erresumen jokoa atala eskainiko du. VIII. mendean, 711ko Bisigodoen Erresumaren inbasio musulmanari erantzunez, errege leinu kristauak sortu ziren, eta horiek euskal lurraldeen Erdi Aroko historia mamitu zuten: Asturiasko erresuma mendebaldean, Iruñea mendebaldeko Pirinioen magalean, eta Karlomagnoren inperio frankoa iparraldean. Bestalde, Islamera bihurtutako tokiko leinu batek, Banu Qasiek, Nafarroa hegoaldetik zuzendu zuten beren agintea.

Monarkia horiek guztiak elkarrekin borrokatu ziren erresumak sortzeko garaian. Zenbait borroka (Arrigorriaga, Orreaga…) Euskal Herriaren nortasunaren sorrerako mito bihurtu ziren, gaurdaino.

Ez da horren ezaguna, ordea, borroka eta gatazka militarrak baino, mende ilun horietako protagonistek sarriago egin zituztela aliantzak, koalizioak eta ezkontza bidezko elkartrukeak, eta bake giroan bizi izan zirela elkarrekin.

Milurtekoaren aldaketarekin batera, Antso Nagusia itzal handiko pertsonaia agertu zen, eta berak elkartu zituen, historian lehen aldiz, euskaldunen lur guztiak, baita haiekin zerikusirik ez zeukaten beste asko ere.

'Baskoniako Historia Bat' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en.

n.