Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:15ean

'Osaba Tomasen gerrak', gaur gauean, 'Baskoniako Historia Bat'en

A.E./EiTB

Karlistadak eta Zumalakarregi anaiak izango ditu ardatz ostegun honetako atalak.

'Osaba Tomasen gerrak' atala eskainiko du ostegunean 'Baskoniako Historia Bat' saioak 22:15ean. XIX. mendean, mundua ikusi eta politika pentsatzeko bi ikuspegi zeharo ezberdinek talka egin zuten: batetik, ikusmolde liberala, Iraultza Frantsesaren hastapen eta balioetan oinarrituta, eta bestetik, absolutista, erlijioa, ordena eta monarkia tradizionalak ardatz zituena.

Euskal Herrian talka honek bi gerra zibil eragin zituen, Gerra Karlistak. Zumalakarregi anaien artean argi eta garbi agertu zen gatazka hau. Miguel Antonio, politikari liberal nabarmena zen. Hainbatetan Gipuzkoatik diputatu izan zen eta 1812ko Cadizko Konstituzioaren erredaktoreetako bat ere bai. Tomas de Zumalakarregi, berriz, karlista izan zen, eta pentsamolde antiliberala eta ultra kontserbadorea zeukan.

zeukan.

  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#