Baskoniako Historia bat
Gaur, ETB2n
Nafarroako konkista Gaztelako tropen esku, 'Una Historia de Vasconia'n
EITB
Azkeneko Bandera atalak Gaztelako armadak Nafarroako Erresuma konkistatu zueneko datu guztiak emango ditu, ekintza horrek izan zituen azpijoko eta gezurrak azalduz.
1512ko udan, Fernando Katolikoa erregeak bidalitako Gaztelako armadak Nafarroako Erresuma konkistatu zuen aste gutxi batzuetan, eta konkista horren gaineko argia piztuko du gaurko 'Una Historia de Vasconia' saioak, 22:30etik aurrera, ETB2n.
Historia klasikoak beti esan du Nafarroan anabasa zela nagusi, beaumontarren eta agaramontarren arteko gerra zibilaren ondorioz, eta nafar gehienek ez ziotela gogor egin konkistari. Konkista bidezkoa eta legezkoa izan zen gezurra zabaldu zen. Baina gerra horretan, ez ziren falta izan engainuak, azpijoko bihurriak, eta pertsona gutxik zekiten benetan zer gertatzen zen.
Saioak bilduko dituen froga berriak ikusita, inbasioa zuritzeko edo legitimatzeko argumentu zaharrek kale egiten dute. Gaztelaren konkistaren hurrengo urteetan, Nafarroako errege-erregina legitimoek hainbat saiakera egin zituzten erresuma berreskuratzeko, baina ondo ezaguna denez, guztiek porrot egin zuten.
Azken erresistentzia-ekintzetako batek Amaiurko gaztelua izan zuen gudu-zelai, 1522ko uztailean.
ko uztailean.