Baskoniako Historia bat
22:30ean
Baskoniako batasun galdua, gaur gauean "Baskoniako Historia Bat" saioan
EITB Media
Alberto Santana historialariak gure lurraldearen historian barrena bidaia egingo du kondairak desmitifikatu eta gure iraganeko pasarte ilun asko argitzeko.
Gaurko "Baskoniako Historia Bat" saioa Baskoniako batasun galduaz arituko da. Izan ere, oso zaila da zehaztea noiz ezarri ziren historikoki euskal lurraldeetako muga geografikoak. Europako beste nazio zahar batzuk ez bezala, Baskonia, bere gaur egungo hedadura osoan, ez zen inoiz erresuma independente bat edo estatu bereizi bat izan.
Euskal lurraldeak sorkuntza historikoak dira, eta, eraketa horren oinarrian, bertako agintarien eta haien gorteetako nobleen arteko gatazkak eta botere borrokak egon ziren. Nafarroak solik eratu zuen benetako euskal estatu iraunkor bat. Duela 100 urte hasitako historia bat da hori.
Alberto Santana historialariak alor zientifiko ezberdinetako adituen laguntza izango du gai honen inguruko hainbat galderen erantzunak topatzeko. Izan ote zen inoiz Baskonia batu bat? Agintari edo errege bakar baten menpeko lurralde batu bat? Zenbat denbora iraun zuen? Zergatik galdu zen Baskoniako batasuna lortzeko aukera?
"Baskoniako Historia Bat" asteartero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.