Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Xabier Zaldua aizkolaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Aurretik bi ikuspegi ezberdinetatik abiatuta, bullyingaren inguruan hausnartuko du saioak.

  • Xabier Zaldua.

    Xabier Zaldua. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur arratsaldean, bullyingaz hitz egingo du "Biba Zuek!" saioak eguneko gonbidatuekin. Alde batetik, nerabea zela sufritu izan zuen eskola jazarpenaz hitz egingo du gaur egun 23 urte dituen gazte batek; eta bestetik, guraso batek bere alaba nola jazarri zuten azalduko du. Elkarrizketan zehar Maitane Ormazabal coach terapeutikoa izango dute bidelagun.

Saioaren bigarren orduan, Xabier Zaldua aizkolaria izango da gonbidatu nagusia. Duela aste gutxi Azpeitian Euskal Pentatloia jokatu zen eta Zaldua atera zen garaile. Hirugarren aldia da Zalduak proba hau irabazten duela.

Platoko kolaboratzaileak Marta Elvira, Ana Goitia eta Mikel Elizegi izango dira. Pantailaren beste aldean, ostera, Aritz Ganboa artzaina izango da Arruazutik bertatik.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, zuzenean, arratsaldeko 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.