Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Bularreko minbiziaren inguruan arituko da gaur "Biba Zuek!" saioa

EiTB

Horrez gain, bigarren zatian, Axi Muniain surflaria izango du saioak protagonista.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak.

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB.

Gaur, bularretako minbizia izango du ardatz "Biba Zuek!" saioak. Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna izanik, gaitza pairatu duten gonbidatuak izango ditu saioak protagonista. Gonbidatuek gaixotasuna nola gainditu duten edota borrokaldi hori nola bizitzen ari diren azalduko dute. Solasaldian zehar, Maitane Ormazabal izango dute bidelagun.

Ondoren, bigarren ataleko gonbidatu nagusia Axi Muniain surflaria izango da. Kolaboratzaileak, berriz, Marta Elvira, Ana Goitia eta Jon Garate izango dira. Saioa bukatzeko, egunero bezala, Aritz Ganboarekin egingo dugu bat.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, zuzenean, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.