Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ilaski Serrano izango da "Biba Zuek!" saioko gaurko gonbidatu nagusia

EiTB

Maitasunaz ere hitz egingo dute, une latzak pasatu behar izan dituztenetan horiei aurre egiten lagundu dien sentimenduaren inguruan.

  • Ilaski Serrano, ETBko aurkezlea

    Ilaski Serrano, ETBko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioak maitasunaz hitz egiten hasiko du programa. "Maitasuna oztopo guztien gainetik" gaia ardatz dutela hasiko dute solasaldia. Izan ere, gonbidatuek zailtasun handiak pasatu behar izan dituzte euren bizitzetan, eta, hala ere, maitasuna gailendu da gauza guztien gainetik. Beraz, euren egoera eta bizipenak kontatuko dituzte.

Bigarren orduko gonbidatua, bestalde, Ilaski Serrano aurkezlea izango da. Ilaski Euskal Telebistan hainbat saio aurkezteagatik da ezaguna, kazetari bermeotarrak ibilbide luze eta arrakastatsua baitu irratian eta telebistan. Datorren astelehenetik aurrera, ETB1eko "Ahoz Aho" saioaren denboraldi berria hasiko da, eta hor ere aurkezle lanetan ibiliko da.

Berarekin batera, Marta Elvira izango da, "Erradiografia" atalean beste sorpresatxo bat aurkezten, eta Jon Garatek, "Artxibo Jauna"k, aldiz, gonbidatuarekin lotutako artxiboko irudiak erakutsiko ditu. Gainera, Iker Lauroba musikaria ere izango da platoan. Saioa bukatzeko, Aritz Ganboa artzainarekin egingo dute bat.

"Biba Zuek!" telebista saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.