Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Andoni Agirregomezkorta aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Saioaren lehen zatian, "Kontrako norabidean" gaia izango dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak hizketagai Unai Arrieta gonbidatuarekin.

  • Andoni Agirregomezkorta aktorea

    Andoni Agirregomezkorta aktorea. EITBren bideo batetik ateratako irudia

"Kontrako norabidean" gaiarekin ekingo dio gaur "Biba Zuek!" saioak. Gonbidatuek aurrera egin dute beren proiektu eta ametsekin, gizarteak eta ingurukoek dituzten aurreiritziak alde batera utzita. Unai Arrietak, adibidez, gimnasia erritmikoari ekin zion, erreakzio eta iritzi asko suspertuko zituela jakinda. Hori guztia nola bizi izan zuen azalduko digu asteazkeneko saioan.

Bestalde, Andoni Agirregomezkorta izango da bigarren orduko gonbidatu nagusia. "Vaya Semanita" telebista saioan aritu da, besteak beste, eta orain "Vaya Semanita Xtream" saioan dabil. Aktore donostiarra pixka bat gehiago ezagutzeko, Jon Garatek eta Mikel Markezek lagunduta egongo da.

Marta Elvirak euskaldun berri bat elkarrizketatuko du, Ribaforadako Enrique. Eta saioaren amaiera aldera, egunero bezala, Aritz Ganboa artzainarekin egingo dute bat.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.