Biba Zuek
18:00etan
Iñaki Uriarekin Euskaldunon Egunkaria gogoratuz, gaur, "Biba Zuek!"en
EITB
Aurretik, Korrikako lekukoaz, Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunordeak jasotzen duen eskulturaz eta arraunlaritzako koroaz arituko dira Urtsa Errasti, Koldo Tapia eta Iñaki Mikeo.
-
Iñaki Uria kazetaria. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Euskal Herrian badira balio sinboliko handiko objektuak eta berezitasun bat dutenak gainera: eskuz esku pasatzea. Gaurko saioan horietako hiruri buruz hitz egingo dute "Biba Zuek!"en: Korrikako lekukoaz, Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunordeak jasotzen duen eskulturaz eta arraunlaritzako koroaz. Bada, hiru objektu horien atzean dagoen filosofia azalduko dute gonbidatuek: Urtsa Errastik Korrikako lekukoaz hitz egingo du; Koldo Tapiak Txapelketa Nagusiko eskulturaz eta Iñaki Mikeok "Caixabank koroaz". Testigantzen atala Maitane Ormazabal bidelagunaren azalpen interesgarriekin osatuko dute.
Bestalde, Iñaki Uria kazetariarekin Euskaldunon Egunkaria gogoratuko du saioak, berau sortu zeneko 30. urteurrenean.
Kolaboratzaile bezala izango dira besteak beste, Iker Lauroba, Ana Goitia eta Mikel Elizegi. Saioari amaiera emateko, betiko moduan, Aritz Ganboa artzainaren konexioa izango dute.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.