Biba Zuek
18:00etan
100 saio beteko ditu "Biba Zuek!"ek gaur arratsaldean
EITB Media
Ospatzeko, platoan izango dira gonbidatu, besteak beste, aurten 100 urte bete dituen Alaves taldeko hainbat jarraitzaile eta 100 liburu idatzi dituen Antton Kazabon idazlea.
-
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!". Argazkia: EITB Media
100 saio beteko ditu gaur "Biba Zuek!" programak. 250 lagun inguru pasatu dira solasalditik, eta euskal gizarte eta kulturako 100 lagundik gora hartu dituzte platoan. Ospatzeko, aurten 100 urte bete dituen futbol taldeko gonbidatuak izango dituzte protagonista, Alavesen jarraitzaile sutsuak, eta duela gutxi 100. liburua idatzi duen idazlea: Antton Kazabon.
Ondoren, Vidal Salcedo medikua kolesterolaz arituko da. Zein da kolesterol txarra? Eta zein ona? Zein eragin dute gure gorputzean? Galdera horiei eta beste askori erantzuna emango die Vidalek.
Bestalde, bigarren orduko gonbidatua Elixabete Garmendia kazetaria izango da. Kaleratu duen Nanogune txikiaren xarma liburuaz eta bere ibilbideaz hitz egingo dute. Mikel Markez eta Jon Garateren atalei esker, Elixabete gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.