Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Izen berezien xarma hizpide, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Ondoren, elkarrizketaren tartean, Thierry Biscary abeslari baxenabartarra izango dute platoan.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus, "Biba Zuek!" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Izenez, izen bereziez eta istorio polita duten izenez hitz egingo dute gaur arratsaldean ETB1eko "Biba Zuek!" saioan, Izenaren izana izenburupean. Zergatik erabaki zuten gure gurasoek guri izen bat jartzea eta ez beste bat? Galdera horri erantzun nahiko diote saioaren lehen zatian, solasaldiaren tartean. Hala, Ramuntxo Etcheberry Seaskako egutegiko koordinatzailea platoan izango dute. Euskal izenak eta euskal kultura sustatzeko asmoz, Seaskako egutegia egiten hasi ziren guraso batzuk 1982an.

Horrez gain, Jon Artanoren Euskaldunak Munduan atalean, Judith Muñoz matematikaria ezagutuko dute. Abadiñokoa da Judith Muñoz, baina Austinen (Texas, AEB) bizi da.

Bigarren orduko gonbidatua, bestalde, Thierry Biscary abeslari eta txalapartari baxenabartarra izango da. Kalakan taldeko kidea izan zen, eta 2018an bakarkako ibilbidea abiatu zuen. Astearte honetako saioan, Muda bigarren diskoa aurkeztuko die Xabier Sukia eta Maddalen Arzallusi, Jon Garatek eta Agus Barandiaran kolaboratzaileak lagun dituela.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, zuzenean, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.