Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Dantzaren Nazioarteko Eguna, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Ondoren, 'Uharte bat Venusen' liburu berria aurkeztuko du Xabier Amurizak.

  • Jagoba Astiazaran txistularia eta Iñar Sastre pianojolea

    Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre gonbidatuak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"Biba Zuek!" saioan, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur arratsaldean. Eta horretarako Jagoba Astiazaran txistulariak eta Iñar Sastre pianojoleak elkarlanean egindako Arineketan proiektuaz hitz egin dute. Platoan izango dira protagonista biak.

Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Xabier Amuriza bertsolari eta idazlea izango da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko sortu ditu. Asteartean Uharte bat Venusen liburu berria aurkeztuko du.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.