Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Txertoa hartu osteko bizitzaz, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Bestalde, Iñigito Txapelpunk izango da bigarren orduko gonbidatua, eta 'Ipuin hunkigarriak' argitaratu berri duen liburua aurkeztuko du.

  • Txertoa

    Txertoa. Argazkia: EFE

Txertoa hartu osteko bizitzaz arituko dira, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan. "Txertoa hartuta, bueltan da bizitza!" gaia hizpide hartuta, txertoa hartu duten gonbidatuak izango dituzte platoan. Beldurrez eta apenas etxetik atera gabe egon dira; baina orain, neurri guztiak hartuta betiere, lehengo bizimodua berreskuratuz doaz, poliki-poliki eta pozik.

Bestalde, Iñigito Txapelpunk izango da bigarren orduko gonbidatua. Txapelpunk Lekeitioko punk musika taldeko abeslaria da Iñigito; oraingoan, baina, liburu berria du esku artean: Ipuin hunkigarriak, E.H. Magikoa bildumako bigarren liburua.

Beste lekeitiar batek lagunduta egongo da. Izan ere, Ana Goitiak Anakronika atal berria aurkeztuko du ostiral honetan, eta Jon Garate ere izango da platoan, punk abeslariaren artxiboko irudiak erakusteko.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.