Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Dantza eta generoa hizpide, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Kimua Dantza Kolektiboak estreinatuko duen 'GenEroa' dantza ikuskizunaz arituko dira. Ondoren, Begoña del Teso zinema-kritikari eta kazetaria izango dute gonbidatu platoan.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus saioaren aurkezleak

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB Media

Kimua Dantza Kolektiboak laster estreinatuko duen GenEroa dantza ikuskizunaz arituko dira gaur "Biba Zuek!" saioan. Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa eta originala bezain berritzailea den dantza ikuskizuna da proposatzen dutena. Honi lotuta, generoaz hitz egingo dute taldeko kideekin eta beste zenbait gonbidaturekin.

Bestalde, Begoña del Teso zinema-kritikaria eta kazetaria izango da bigarren orduko protagonista. Euskal Herriko hainbat hedabidetan lan egin izan du. Zinema kritikak idazteaz gain, zezenketei buruzkoak ere jorratzen ditu.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.