Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB MEDIA

Asteazkeneko "Biba Zuek!" saioak audientziaren harrera bikaina izan du: % 6,6ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,0ko kuota.

  • Joseba Arguiñano

    Joseba Arguiñano. Argazkia: EITB Media

Gaurko saioko lehen orduan, cohousing-az edo etxekidetzaz arituko dira "Biba Zuek!"en. Cohousing-a etxebizitza eredu bat da: erabiltzaile edo familia bakoitzak bere eremu pribatua du, baina gune komunak ere badaude. Euskal Herrian ibilbide laburra du etxekidetzak, baina hainbat proiektu martxan daude. Horietako batzuk zeintzuk diren ezagutuko dituzte.

Bigarren orduan, Joseba Arguiñano sukaldari eta aurkezlearen bisita izango du programak. "Altxa Txapela" izeneko saioa aurkeztuko du laster ETB1en, eta saio berri horren nondik norakoez eta bestelako proiektuez hitz egingo dute zarauztarrarekin.

Asteazkenean, audientziaren harrera bikaina

Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatutako saioa audientziaren harrera bikaina izaten ari da aste honetan. Asteartean bere audientzia marka hautsi ondoren, asteazkeneko atalak ere harrera bikaina lortu du. Olatz Beobide aktore eta zuzendaria gonbidatu izan duen emanaldiak % 6,6ko kuota eta euskaldunen arteko % 14,0ko audientzia-zatia eskuratu du, saioak inoiz lortutako bigarren daturik onena.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.