Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Peio Ospital abeslaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, saioaren lehen orduan, sagardogileekin txotx denboraldiari buruz hitz egingo dute. Horretarako, hiru sagardotegitako jabeak izango dituzte gonbidatu.

  • Peio Ospital, artxiboko irudi batean

    Peio Ospital, artxiboko irudi batean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur gaueko "Biba Zuek!" saioan Peio Ospital abeslaria izango dute gonbidatu platoan. Ibilbide oparoa du Peiok: hasieran Pantxoa Carrererekin hasi zen eta, 40 urtez elkarrekin aritu ondoren, bakoitzak bere bidea bakarka egitea erabaki zuten. Peiok hainbat disko argitaratu ditu, eta astelehen honetan horiek eta gehiago izango dituzte hizpide.

Aurretik, saioaren lehen orduan, sagardogileekin txotx denboraldiari buruz hitz egingo dute. Horretarako, hiru sagardotegitako jabeak izango dituzte gonbidatu gisa: Usurbildik, Saizar sagardotegiko Esteban Lertxundi eta Urdaira sagardotegiko Ane Azkonobieta; Aramaiotik, berriz, Juanan Aretxaga, Iturrieta sagardotegitik. Bakoitzaren istorioa entzuteko aukera izango da, eta azken urteotan bizi izandakoa kontatuko dute, baita azken orduko neurriek aldaketarik ekarriko duten ere.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.