Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Urdaibai Arraun Elkarteko hiru kide, gaur "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Iker Zabala, Alain Kolunga eta Gorka Aranberri izango dituzte platoan. Aurretik, saioaren lehen orduan, Aspanovas elkarteak haurren minbiziaren inguruan antolatutako Agertxo Pirata 2022 ekimenari buruz arituko dira.

  • Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia

    Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. EITB Media

Uda hastearekin batera, arraun denboraldia martxan da, eta, gaur arratsaldean, Urdaibai Arraun Elkarteko hiru kide izango dituzte "Biba Zuek!" saioan: Iker Zabala, Alain Kolunga eta Gorka Aranberri. Ikasturtea entrenatzen eman dute arraunlariek, eta denboraldiaren hasiera nola doan kontatuko diete Maddalen Arzallusi eta Xabier Sukiari. Uda osoa dute aurretik, eta hainbat liga zein txapelketa jomugan.

Saioaren lehen orduan, berriz, Aspanovas elkarteak haurren minbiziaren inguruan antolatutako Agertxo Pirata 2022 egitasmoa izango dute mintzagai. Uztailaren 1, 2 eta 3ko asteburuan izango da, eta 31 mendatez osaturiko 700 kilometroko bizikleta ibilbideari egin beharko diote aurre. Hala, 50 orduan, 14.000 metroko desnibel positiboa igo beharko dute. Ander Txakartegi ekimenaren sortzailea eta Jon Ander Aspanovaseko kidea izango dituzte saioan horren inguruan hitz egiteko.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en