Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Oihana Azkorbebeitia mendi korrikalaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan ere mendiko lasterketen inguruan arituko dira, eta, besteak beste, ama izan ondoren korrika hasi diren bi emakumeren testigantza jasoko dute.

  • Oihana Azkorbebeitia

    Oihana Azkorbebeitia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izango da gaurko gonbidatua EITBko "Biba Zuek!" saioan. Gaztetan korrika hasi zenetik, ibilbide profesional ikaragarria izan du Oihanak: hainbat eta hainbat lasterketa irabazi ditu, bai Euskal Herrikoak, bai kanpokoak. Besteak beste, Euskadiko Kopako txapelduna izan zen 2016an, eta baita Euskal Herriko txapelduna ere Uharte-Arakilgo Kilometro Bertikalean. Hainbat maratoi, mundu mailako lasterketa eta abar egin ditu, baita aurrenengo postuetan amaitu ere. Ez du sasoi makala Oihanak, eta elkarrizketa egingo diote Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

Saioaren lehen orduan ere mendiko lasterketen inguruan arituko dira. Kasu honetan, lasterketetan aritzen diren profil ezberdinetako hiru gonbidatu izango dituzte: Nerea Amilibia, Sara Peña eta Amaia Razkin. Nerea eta Sara, adibidez, ama izan ondoren hasi dira korrika, eta lasterketa ugaritan hartu dute parte.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik aurrera izaten dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en astelehenetik ostiralera.