Biba Zuek
18:00etan
Javier Rivero sukaldaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Lehen orduan, Urtanta ekimenaren inguruan arituko dira Migel Zeberio, Felipe Uriarte eta Ane Miren Miralles gonbidatuekin.
-
Javi Rivero sukaldaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur arratsaldean, Javier Rivero Villabonako sukaldaria izango da "Biba Zuek!" saioan gonbidatu. Tolosan, AMA jatetxea ireki zuen Gorka Ricorekin batera, bere amaren omenez, eta bere sukaldaritza bereziari bide eman dio proiektu honekin. 50 Next zerrendan sartzeko aukeratua izan da, gastronomiaren etorkizunari itxura ematen ari diren sukaldari gazteen zerrendan.
Lehen orduan, Urtanta ekimenaren inguruan arituko dira Urmuga iniziatibaren eskutik. Oraingo honetan, Euskal Herriko goi mendietan egin beharrean, kontzertu eta ekitaldiak kostara pasatuko dira. Uztailaren 22tik 24ra antolatu dituzte, eta Pasaia, Hondarribia eta Azkainen izango dira egun osoko egitarauak. Horren inguruan aritzeko, hiru gonbidatu izango dituzte: Migel Zeberio, Felipe Uriarte eta Ane Miren Miralles.
"Biba Zuek!" gaur izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.